Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 48
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Agentea
Atentatuaren data: 29/12/1982
Atentatuaren lekua: Irun
Arma: Subfusil
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Guardia zibila eta bere lankidea zaintza lanak egiten ari ziren Espaina eta Frantziaren arteko mugan, Irungo tren geltokian. 8. nasan zeuden, elkarrengandik 10 metrora. Geltokian Frantziako tren bat ailegatu berria zen eta jende ugari zegoen. Bi, hiru edo lau gazte (lekukoek iritzi desberdinak dituzte) lurrazpiko sarbide batetik agertu ziren. Batzuk militarrez jantzitza zeuden. Agenteak tirokatu zituzten. Juan Manuel García, haiengandik hurbilen zegoena, berehala hil zen buruan hiru balazo jaso eta gero. Manuel Lópezi hiru aldiz tiro egin zioten bularrean eta trenbidera erori zen.