Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 53
Seme-alabak: 0
Lanbidea: Erretiratutako Guardia Zibila
Atentatuaren data: 29/07/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1979ko uztailaren 29ko goizean ETAko adar politiko-militarrak (ETA pm) ikara eragin zuen Madrilen Barajas aireportuan eta Chamartín eta Atocha geltokietan burututako atentatuekin. Guztira, terroristek zazpi pertsona hil zituzten eta ia 100 zauritu ere.

13.15etan, Barajas aireportuko eta Chamartín geltokiko atentatuak gertatu eta minutu gutxira, lehergailuez betetako hirugarren poltsa batek eztanda egin zuen Atochan. Lau hildako egon ziren eta ia 40 pertsona zaurituta suertatu ziren.

Biktimetako bat Juan Luna Azol izan zen. Guardia zibila zen eta 53 urte zituen.

Argazkiak