Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 39
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Taxi-gidaria
Atentatuaren data: 17/05/1985
Atentatuaren lekua: Bermeo
Errudunak: Elías Fernández Castañares, Fernando Vicente Luís Astarloa, Francisco Javier Echevarría González, Joseba Koldobika Artola Ibarreche
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Hiru gizonezko eta emakume bat Juan Joséren taxira igo ziren. Terroristek gidaria auzo-bide batera eraman zuten. Belaunikarazi zuten eta garondoan tiro egin zioten. Gainera, berriro tirokatu zuten lurrean jadanik zegoela. ETAko bozeramaile batek birritan DYAra deitu zuen taxi-gidariaren gorpua non zegoen azaltzeko. Terroristek Poliziaren isilmandataria zela esan zuten. “Hemos dejado tieso a un chivato”, izan zen bere mezu zehatza. Juan José Bilboko gotzainaren (Juan María Uriarte) lehengusua zen.