Deskribapena
Deskribapena
22.00ak aldera, Juan Fructuoso Gómez Bizkaia eta Josep Estivill kaleen artean zegoen teléfono-kabina batetik emaztearekin hitz egiten ari zen anaiaren etxera bisita egitera zihoan bitartean. Bat-batean, Guardia Zibileko patruila bat agertu eta ETAk handik hurbil utzitako bonba-auto batek eztanda egin zuen.
18 kilo amonal eta 30 kilo metraila zeukan lehergailuak. Juan Fructuoso berehala hil zen. Patruilan zihoazen José Manuel Fernández Cubillo eta Juan García Estévez agenteak larriki zauritu zituen bonbak.
Juan Fructuoso Gómez ETAk Katalunian erail zuen lehendabiziko zibila izan zen. Bere anaia, Jesús Fructuoso eskultorea, 2002an Terrassan altxatu zuten terrorismoaren biktimen omenezko monumentuaren egilea izan zen. Gainera, 2008an Lleidan beste eskultura bat egin zuen.
Prentsa


