Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 39
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Infanteriako tenientea
Atentatuaren data: 07/12/1984
Atentatuaren lekua: Galdakao
Errudunak: Joaquín Urain Larrañaga, Juan Manuel Gaztelumendi Uribarren
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Mikrobus batean 14 militar eta zibil zihoazen. Autobusaren aurrean eta atzean Polizia militarreko bi Land Rover zihoazen ere. Auto-ilara Sollletxeko kuarteletik Bilbora zihoan N-634 errepidetik. Galdakaoko El Gallo bidegurutzera ailegatzerakoan, ETAko terroristek bertan utzitako bonba-auto bat aktibatu zuten. Goma 2 delakoaren 20 kilo zituen lehergailuak. Eztandaren ostean, Land Roverretan zihoazen agenteek terroristen beste eraso bati aurre egin behar izan zioten tiroz. Izan ere, zauritutako militarrak tirokatu nahi zituzten. Uhin hedakorrak autobusaren eskuineko aldean eragin zuen batik bat. Guztira, hiru militar hil zirenm haien artean Juan Enríquez. Beste hamaika petsona zauritu zituzten terroristek.