Deskribapena
Deskribapena
UCDren buruzagi Juan de Dios Doval de Mateo Donostiako Lorea auzoko bere etxetik irten eta automobilean sartu zen. Ibilgailuaren motorra piztu orduko, aurpegia agerian zeramaten bi terroristak hiru tiro jo eta ihesari eman zioten.
Hilketa aurreko egunean bere idazkariari esana zion “nire alde otoitz egin”. Idazkariak dena uzteko gomendatu zion, baina hark erantzun zion ez zuela nahi seme-alabek koldarra zenik pentsatzea. Dovalen hilketa Euskadiko UCDren buruzagi Jaime Arrese Arizmendiarretaren hilketatik astebetera gertatu zen.
Zuzenbide fakultateko jarduerak, biktimak han egiten zuen lan, bertan behera gelditu ziren berehala, hilketaren berri izan orduko. Ikasleek biltzarra egin, eta atentatua eta indarkeria gaitzesteko komunikatu bat onartu zuten.
Prentsa



