Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 52
Seme-alabak: 5
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Ertzaintzaren superintendentea
Atentatuaren data: 07/03/1985
Atentatuaren lekua: Gasteiz
Arma: Lapa-bonba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Juan Carlos Díaz Arkotxa bere ibilgailura igo zen, ohi zuen bezala Gasteiztik hurbileko kafetegi batean gosaldu ondoren Arkautira, Arabako hiriburuaren kanpoaldean den Ertzaintzaren akademiara, joateko. Etakide batzuek, baina, astia izan zuten lapa-bonba bat jartzeko, gurpilari lotutako hari batekin, hain zuzen autoa mugitzen hasi orduko hura aktiba zedin. Ertzaintzaren burua tabernatik irten eta autoa martxan jarri zuenean, lehergailuak eztanda egin eta ibilgailua lurretik altxarazi zuen, biktima larri zauritzearekin batera.

 

Carlos gosaldu berria zen tabernaren barruan zeuden agenteek burdin mordoilo hartatik atera eta berehala eraman zuten ospitalera. Medikuak ordu erdi baino gehiagoz saiatu ziren zauritua suspertzen, arnasketa lagunduarekin eta bihotz estimulazioarekin, atarramentu onik ateratzeke ordea.

 

Teresa eta Dolores Díaz Balda, biktimaren alabak, izan ziren COVITEren sustatzaileetako bi 1998an.

Prentsa