Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 81
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Alarguna
Lanbidea: Abokatua
Atentatuaren data: 01/06/1986
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Arma blanca
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Juan Caballero Porralek 84 urte zituen, alarguna zen eta Grosen bizi zen, Donostian. Ekainaren 1an –igandea- etxera noizbait joaten zitzaion erizainak haren gorpua aurkitu zuen. Ohean zegoen eta eskuak kateatuta zituen. Logelan, lurrean, kate gehiago eta hiru giltzarrapo agertu ziren. Ikerketak erakutsi zuenez, taupada-markagailua eramanda ere, biktimak bere burua defendatu nahi izan zuen eta beharbada borroka horretan hil zen.

Juan Caballero Gibraltarren jaio zen eta José María Caballero itsas-kapitainaren semea zen. Haren ama britaniarra zen, María Porral. Donostiako abokatu-bulego batean lan egin zuen eta El Diario Vasco egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. Seme bat, Francisco izenekoa, Euskal Herritik joan zen 1982an ETAko atentatu baten ostean. ETAk biktimaren beste semea, Ignacio, estortsionatu zuen baina ez zuen ordainketarik egin. Susmoa zeukan ETAk haren bila zihoala. Kasu honetan ere epeak gainditu ziren inongo zigorrik ezarri gabe. Borroka luze baten ostean, azkenean 2000an Juan Caballero biktima zela onartu zuten.

Prentsa