Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Valencia
Adina: 35
Seme-alabak: 0
Lanbidea: Enpresa bateko zuzendaria
Atentatuaren data: 28/05/1990
Atentatuaren lekua: València
Arma: Carta bomba
Hiltzailea: Besteak

Deskribapena

1990ko maiatzak 28an, goizean, mezularitza zerbitzu bateko langile bat Valentziako Sociedad Intermedios Financieros enpresako bulegoetara joan zen. Juan Antonio Pérez Herrerori pakete bat eraman behar zion.

12.15ak aldera, hartzailea kutxa irekitzen hasi zenean, barruan ezkutatuta zegoen lehergailu batek eztanda egin zuen. Hedatze-uhinak gela suntsitu, Juan Antonio Pérez leihotik bota eta sei pertsona zauritu zituen. Ospitalean, biktimari eskua moztu behar izan zioten lehendabizi eta arratsalde horretan bertan hil zen. Ikerketaren lehenengo ondorioen arabera, ETA edo GRAPOren ardura ezin zen frogatu. Azkenean, auzia itxi zuten autorea nor izan zen zehaztu barik.

Juan Antonio Pérez Sociedad Intermedios Financieros enpresaren merkataritza-zuzendaria zen. Aita Valentziako Gobernu zibilean idazkari nagusia izan zen eta osaba, Fernando Herrero Tejedor, ministroa eta Mugimendu Nazionalaren idazkari nagusia.

Prentsa