Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 21
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikerketa Sozialen Brigadako ikuskari nagusia
Atentatuaren data: 01/05/1973
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Arma blanca
Hiltzailea: FRAP

Deskribapena

Maiatzaren Lehena zela eta, Espainiako Alderdi Komunistak (PCE), CCOO sindikatuak, FRAP erakundeak (Frente Revolucionario Antifascista Patriota) eta klandestinoak ziren beste agente batzuek hainbat manifestaldi burutu zituzten Madrilen. Haietako bat Antón Martín enparantza inguruan egin zen arratsaldeko zortzirak aldera. Doctor Mata kalean, han bildutako batzuek Polizia Nazionaleko kideei enboskada bat prestatu zieten. Hasieran, poliziak probokatu zituzten orduan debekatuta zeuden bandera gorriekin eta zenbait oihuekin. Gero, Polizia oldartzeko prest zegoenean, sindikalistek ihes egin zuten eta ‘defentsa-pikete’ bat geratu zen. Mota hauetako taldeak armatuak zihoazen. Piketeko batek sastakaia sartu zion Juan Antonio Fernández Gutiérrez inspektoreari. Etxe batera sartu zen eta kide bati ondokoa esan zion: ‘Eman didate. Itotzen ari naiz’. Handik gutxira, agentea Francisco Franco ospitalean hil zen. Ezker hemitoraxean, bihotzetik hurbil, zauritu zuten. Haragi-etenak zituen ere. Beste bi polizia ere zauritu zituzten FRAPeko kideek, haiek onartu bait zuten ekintzaren autoretza.

Prentsa