Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Comunidad Valenciana
Adina: 43
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Klinika laguntzailea
Atentatuaren data: 16/12/1995
Atentatuaren lekua: València
Errudunak: En 2015 Iratxe Sorzábal fue detenida y las informaciones apuntaban a que podría haber participado en el atentado. Aún no se ha celebrado juicio.
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1995ko abenduaren 16a larunbata zen. Gabonetarako egun gutxi geratzen ziren eta Valentziako Sorolla margolariaren hiribidea jendez gainezka zegoen, bereziki El Corte Inglés kateko denda. 13.40ak aldera, ETAk Euskal Herriko hainbat komunikabidei jakinarazi zien Valentziako El Corte Inglés batean lehergailuak ipini berri zituela. Ez zuen zehaztu zeinetan. 15.02etan, Sorollako dendako seigarren solairuko kafetegian, komunetan hain zuzen ere, ezkutatuta zegoen lehergailu batek eztanda egin zuen. Guztira, eraikinean zehar zazpi bonba utzi zituzten terroristek.

Horren ondorioz, Josefina Corresa hil zen, 40 urteko emakumea. Gainera, beste zortzi pertsona zaurituta suertatu ziren, haien artean biktimaren alaba eta senarra. Josefinak klinika batean lan egiten zuen. Atentatuak Bartzelonako Hipercorren gertatutakoarekin antza handia izan zuen. Bost egun lehenago ETAk Vallecasen, Madrilen, Armadako sei kide hil zituen.

Prentsa