Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 25
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibila Donostiako destakamenduan
Atentatuaren data: 07/06/1968
Atentatuaren lekua: Villabona
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

José Antonio Pardines Arcayren hilketa N-I errepidean gertatu zen, Villabonako (Gipuzkoa) udal mugartean, errepidean obrak egiten ari ziren inguru batean. Trafikoko Guardia Zibila ibilgailuak desbideratzen eta zirkulazioa zuzentzen ari zen leku hartan. Pardines obren alde batean zegoen, eta Félix de Diego Martínez lankidea beste aldean, pare bat kilometrora.

 

Une horretan, Francisco Javier Etxebarrieta Ortiz Txabi eta Iñaki Sarasketa etakideak, Zaragozako matrikula zeukan Seat 850 coupé automobil batean zihoazela, Pardinesen ondoan geratu ziren, hark, itxura, susmagarria iruditu zitzaion zerbait ikusi eta dokumentazioa eskatu baitzien.

 

Javier Etxebarrieta etakideak buruan eta bularraldean egin zion tiro, agenteak ibilgailua errutinazko kontrolean gerarazi zuenean. Etakideak beste hiruzpalau tiro jo zizkion bularrean, biktima ahoz gora erori baitzen. Beste guardia zibil Félix de Diegori kamioizale batek eman zion abisua, eta gertakarien lekura joan zen, baina lankidea hilik aurkitu zuen jada, odol putzu baten erdian.

 

Hori izan zen ETAren lehen hilketa. Pardinesen lankide Félix de Diego Martínez ere ETAk hil zuen 1979an.

Prentsa