Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Pamplona
Adina: 22
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: CAA taldeko buruzagia
Atentatuaren data: 11/06/1980
Atentatuaren lekua: Saint-Jean-de-Luz
Arma: Desconocida
Hiltzailea: Besteak

Deskribapena

1980ko ekainaren 11an, 22 urte zituen José Miguel Etxeberria Álvarez Donibane Lohizunera joan zen. ETAko kide batzuekin bilera bat zeukan arma-trafikatzaile batekin zuen harremana azaltzeko.

José Miguel Etxeberriak, ‘Naparra’ edo ‘Bakunin’, ETA politiko-militarreko talde berezietan parte hartu zuen eta gero ETA militarrera salto egin zuen, baina erakundea utzi zuen. 1978an Frantziara ihes egin zuen. Desagertu zenean, Comandos Autónomos Anticapitalistas (Komando Autonomo Antikapitalistak, CAA) erakundearen buruzagi nagusienetarikoa zen. Batallón Vasco Español (BVE) erakundeak bere gain hartu zuen hilketa, baina CAAtik ETA militarrari egotzi zioten haien artean zeukaten harreman txarrarengatik.