Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Bilbo
Adina: 29
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: ETAko buruzagia eta langilea
Atentatuaren data: 30/12/1980
Atentatuaren lekua: Biarritz
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: BVE

Deskribapena

1980ko abenduaren 30an, goizean, 7.00ak aldera, José Martín Sagardia Zaldúa bere etxetik irten zen lanera joateko. Biarritzen (Frantzia) bizi zen eta bere bikotekidearen Renault 12ra igo eta motorra abiarazi zuenean, lehergailu batek eztanda egin zuen. Hiru kilogramo Goma-2 zeraman eta autoa lehertarazi zuen. José Martín Sagardia berehala hil zen eta handik hurbil zeuden beste bi pertsona zaurituta atera ziren. Batallón Vasco Español ultraeskuineko erakunde terroristak bere gain hartu zuen hilketa.

José Martín Sagardia Zaldúak, ‘Usurbil’, Frantziara ihes egin zuen 1973an ETAko kidea zelako. Biarritzen bertan lan egiten hasi zen, altzari empresa batean. José Miguel Beñaran ‘Argala’ ordezkatu zuen ETA militarreko buruzagitzan.

Prentsa