Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Asturias
Adina: 39
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 28/12/1989
Atentatuaren lekua: Gijón
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1989ko abenduak 28an, goizean, Guardia Zibileko agenteak ziren Isaac Rodrigo Ranilla eta José María Sánchez Melero Gijóngo (Asturias) Ogasun ordezkaritzan zeuden zaintza lanak egiten. 11.50ak aldera, GRAPO erakundeko bi ezezagun agertu eta polizien kabinara hurbildu ziren. Hitzik esan gabe, terroristek pistola bana atera eta agenteen aurka tiro egin zuten. Lurrean zegoela, Rodrigo beste behin tirokatu zuten. Erakundearen beste kide batek gidatutako auto batean ihes egin zuten. Bi agenteak hil ziren. Hilketaren ondorioz, Fernando Silva Sandek, María Jesús Romero Vegak eta Guillermo Vázquez Bautistak kartxela-zigorra jaso zuten.

José María Sánchez Melero ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen, 7 eta 9 urtekoak. Guztira, zortzi balazo jaso zituen. Ospitalera eraman zuten, baina handik ordu erdira hil zen.

Prentsa