Gallery

Deskribapena

Jaioterria: León
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Casado
Lanbidea: Comerciante
Atentatuaren data: 21/09/1984
Atentatuaren lekua: Valle de Trápaga
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

José María Martínez Cubero 1984ko irailaren 21ean aurkitu zuen baserri bateko maizterrak, Trapagaranen. Eskuak eta oinak zinta isolatzailez lotuta zeuzkala, terroristek garondoan tiroa jo eta hantxe bertan hil zuten.

ETAko kide batzuek merkataria bahitu, eta meategi abandonatu baten ingurura eraman zuten, biktimaren Dyane 6 auto batean. Han, mea ustiategi zaharrerako bidean, odol hotzean hil zuten terroristek, eta ibilgailua ere handik oso gertu utzi zuten. Hurrengo egunean, talde terroristaren izenean hitz egiten zuela zioen komunikatzaile batek hilketaren autoretza bere gain hartu eta gorpua non laga zuten esan zuen. Ordurako aurkitua zuten jada gorpua, nahiz lehen une batean ez zitzaion ETAri leporatu hilketa.

José María berrogeita bat urtekoa zen, Leongoa, ezkondua, eta bi seme-alaba zeuzkan. Urrearen eta gailu elektronikoen salerosketan aritzen zen Portugaleten, urte asko baitzeraman jada han bizi izaten.

Prentsa