Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 52
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Gipuzkoako patronalaren burua (Adegi)
Atentatuaren data: 08/08/2000
Atentatuaren lekua: Zumaia
Errudunak: Ibon Etxezarreta Etxaniz, Francisco Javier Makazaga Asurmendi, Ainhoa García Montero
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2000ko abuztuaren 8an ETAk Jose Maria Korta Uranga, Gipuzkoako patronalaren burua, hil zuen Gipuzkoako Zumaia herrian. ETAk biktima hori aukeratu zuen, euskal enpresari guztiak pertsonifikatzen zituelako; izan ere, azken hilabeteetan atentatuak egiten ari zen haien aurka. Jose Maria beti indarkeriaren kontra agertutako enpresaria zen, eta uko egina zion iraultza-zerga ordaintzeari; zenbait aldiz beste euskal enpresariak bultzatu zituen, berek ere ez zezaten ordain.

 

Jose Maria Korta hil zuten abuztuaren 8 hartan, enpresaria bere enpresetako batetik irteten ari zen, bere seme, anaia eta ilobetako batzuek ere han egiten zuten lan, eta autoan sartzen ari zenean, etakide batek urrunetik zartarazi zuen autoaren azpialdean jarritako lehergailua.

 

Jose Mariaren hilketaren ondotik, ETAk Korta familiari jazartzen segitu zuen. Atentatutik hilabetera, 2000ko irailaren 10ean, ETAk bonba batez txikitu zuen Gipuzkoako Deba herriko Txitxarro diskoteka, Jose Mariaren anaietako baten, Narciso Kortaren, jabetzakoa.

Prentsa