Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 77
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Alarguna
Lanbidea: Enpresaria ehungintza sektorean eta SECEA elkarteko presidente ohia
Atentatuaren data: 09/05/1977
Atentatuaren lekua: Barcelona
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: EPOCA

Deskribapena

1977ko maiatzaren 9an, Exèrcit Popular Català (EPOCA) taldeko sei terrorista –haien artean Carles Sastre- José María Bultó Muntaner enpresariaren anaiaren etxean sartu ziren. Enpresaria anaiarekin bazkaltzen ari zen Muntaner kaleko etxe hartan. Terroristek pistolarekin mehatxatu zuten eta bonba txiki bat ipini zioten besapean. 500 milioi pezeta eskatu zioten (3 milioi euro) eta orrialde bat luzatu zioten ordainketa egiteko prozedurarekin.

Bultók ez zuen ordaindu nahi izan eta senideei ezer ez esateko eskatu zien. Bere etxera joan zen, Pedralbesera. Handik Polizia abisatu nahi zuen. Baina ez zuen denborarik izan. Bonbak eztanda egin zen hura kentzeko.

Prentsa