Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Canarias
Adina: 32
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Submarinista
Atentatuaren data: 29/07/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1979ko uztailaren 29ko goizean ETAko adar politiko-militarrak (ETA pm) ikara eragin zuen Madrilen Barajas aireportuan eta Chamartín eta Atocha geltokietan burututako atentatuekin. Guztira, terroristek zazpi pertsona hil zituzten eta ia 100 zauritu ere.

Lehendabiziko leherketa Barajas aireportuko Espainiako hegaldietarako terminalean izan zen, 13.01etan hain zuzen ere. Terroristek amonita izeneko lehergailuaren 6 kiloz betetako poltsa bat lehiatila batean utzi zuten. Leherketak handik hurbil itxaroten ari ziren bidaiariei eragin zien, hain artean etxerako bidean zegoen Tenerifeko urpekaritza talde bat. Talde horretako kidea zen José Manuel Amaya Pérez, 32 urtekoa. Bere kideak zaurituta suertatu ziren ere. Bere senideek albistea telebistan ikusi zuten.

Argazkiak