Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 40
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko sarjentu lehena
Atentatuaren data: 28/09/1984
Atentatuaren lekua: Burgelu
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Gasteizko Udaltzaingora zuzendutako dei anonimo batek terroristek bonba bat trenbidean jarri zutela adiera eman zuen. Guardia Zibila berehala mobilizatu zen. Trenbidera lehergailu-teknikariak hurbildu ziren, GAR taldeko agenteek babestuta. Dulantziko patruila bat ere gerturatu zen. Terroristek trenbidean utzitako bonba amu bat zen, benetako lehergailua handik hurbil zegoen bide batean ezkutatu bait zuten. Bien bitartean, bidaiariez jositako tren bat geldirik zegoen. Trenbideko bonba bilatzen ari zirenean, agente batek hari fin batekin estropezu egin zuen. Nahi gabe, lehergailua aktibatu zuen. Goma 2-ko zortzi kilo zituen. Leherketa oso bortitza izan zen eta zortzi guardia zauritu edo erahil zituen. José Luis berehala hil zen.