Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 31
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko kabo lehena
Atentatuaren data: 04/10/1980
Atentatuaren lekua: Agurain
Errudunak: Alberto López de Lacalle Gauna, Ignacio Arakama Mendía, José Lorenzo Ayestarán Legorburu, José Manuel Aristimuño Mendizábal, Miguel Lopetegui Larrarte, Ismael Arrieta Pérez de Mendiola.
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Larunbata zen eta arratsaldeko laurak aldera ETAK, Aguraineko erdialdean, Avelino Palma kaboa, Ángel Prado agentea eta José Luis Vázquez kabo lehena erahil zituen. Gertakariak jaiei hasiera emango zion txirrindularitza lasterketaren atarian gertatu ziren. Erasoa burutzeko, terroristek Ismael Arrieta Pérez de Mendiola gotzainaren laguntza izan zuten. Elizgizonak Trafikozko Guardia Zibilaren hiru agenteen datuak ETAri eman zizkion urriaren 4an, agenteen kokapena, ordutegia eta ibilbidea, hain zuzen. Lasterketa hasi aurretik, gainera, terroristei guardiak zehazki non zeuden adierazi zien.