Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 58
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Enpresaria. UCDko kidea
Atentatuaren data: 31/12/1984
Atentatuaren lekua: Azkoitia
Errudunak: José Antonio López Ruiz, Begoña Uzcudun Echenagusia, Ignacio Bilbao Beascoechea, Miguel Ángel Gil Cervera
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Frankismoaren azken urteetan, biktima bere herriko zinegotzia izan zen. Senideek eskatuta, Errioxara ihes egin zuen. Eraikuntzan negozioak zituen. 31ko arratsaldeko seirak aldera bere jaioterrira ailegatu zen. Ordu bat senide batzuen etxean eman eta gero, lagunekin trago batzuk hartzera joan zen. Gaueko bederatziak eta hogei aldera, José Alameda tabernatik hurbil zegoenean, ETAko terroristek tirokatu zuten. Aurpegian lau balazo jaso zituen eta zerraldo erori zen. Behin lurrean, buruan beste behin tiro egin zioten.