Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 21
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibila
Atentatuaren data: 14/07/1986
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Ignacio de Juana Chaos, Antonio Troitiño Arranz, Idoia López Riaño, Inés del Río Prada, Esteban Esteban Nieto, Juan Manuel Soares Gamboa, Santiago Arrospide Sarasola "Santi Potros".
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizero, Guardia Zibileko konboi batek (autobus bat, minibus bat eta jeep bat) 18 eta 25 urteren arteko 70 bat agente garraintzen zituen Trafiko Eskolatik, Príncipe de Vergara kalean, Venta de la Rubiako motorrentzako gidatze-praktiketarako eremura, Madrileko kanpoaldean.

1986ko uztailaren 14ko goizean, ETAko terroristek Dominikar Errepublikako enparantzan lehergailuz betetako bonba-furgoneta bat aparkatu zuten. 35 kiloko lehergailua zen, gehi metraila. Konboia handik igaro zenean, terroristek lehergailua eztandarazi zuten. Izugarrizko eztanda eragin zuen eta, haren ondorioz, 12 agente hil ziren eta beste 78 pertsona, bai guardiak baita oinezkoak ere, larriki zaurituak suertatu ziren.

José Joaquín García Ruizek 21 urte zituen eta Merindad de Valdiviesekoa zen (Burgos). “Pertsona asko hiltzen zituztela entzuten zen eta, benetan, ez zitzaidan gustatzen guardia zibila izatea”, adierazi zuen José Joaquínen amak Informe Semanal sailak egin zuen erreportaje batean. Berak esan zidan errepidean ere istripuak zeudela eta jendea kotxea erabiltzen jarraitzen zuela. Arazorik ez zuela izango uste zuen. Ilusioz beteta joan zen. Ez zuen pentsatzen erailko zutela”.

Argazkiak