Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 69
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Auzitegi Goreneko epailea
Atentatuaren data: 30/10/2000
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2000ko urriaren 30ko goizean, ETAko terroristek 20 kilo lehergailu zituen bonba-auto bat Badajoz hiribideko 60. zenbakian utzi zuten, La Concepción auzoan. Terroristek lehergailua aktibatu zuten handik José Francisco Querol y Lombardero Auzitegi Goreneko epailea igaro zenean bere auto ofizialean. Txoferra Armando Medina Sánchez zen eta beraiekin bizkartzain bat zihoan, Jesús Escudero García. Izugarrizko eztandaren ondorioz hirurak hil ziren. Gainera, Jesús Sánchez Martínez autobus gidaria ere zauritu zuten terroristek. EMTko langilea azaroaren 8an zendu zen. Guztira, 64 pertsona zaurituak suertatu ziren. 35 eraikinetako 700 etxebizitzetan kalteak eragin zituen atentatuak.

José Francisco de Querol y Lombardero Tarragonakoa zen eta 69 urte zituen. Ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen. Armadan eta Justizian urteetako ibilbide luzea burutu eta gero handik aste batera erretiroa hartu behar zuen.

Argazkiak

Prentsa