Deskribapena
Deskribapena
1986an Leitzaraneko autobidea eraikitzeko proiektua martxan jarri zen, Nafarroa eta Gipuzkoa lotzeko errepidea. ETA eta ezker abertzalea haren aurka agertu ziren lehenengo momentutik. ETAko zuzendaritzak taldeei autobidea eraikiko zuten enpresen aurka joatea agindu zien.
Ferrovialek proiektuan interesa zuela adierazi zuen. Valentziako Erkidegoan, Ferrovialen zuzendaria José Edmundo Casañ zen, 42 urteko injinerua. Valentziako obra garrantzitsuenetan parte hartu zuen, hala nola Udaletxean edo Palau delakoan. 1991ko martxoaren 4ko 21.00ak aldera, bi terrorista enpresaren egoitzara sartu ziren. Langileak mehatxatu zituzten eta haietako bati zuzendariarengana eraman ziezaien agindu zioten. Behin Casañ aurkitu zutenean, buruan tiro egin zioten. Berehala hil zen. Hamabost minutu eta gero, Ekaitz taldeko terrorista horiek bonba-auto bat ipini zuten ere. Poliziako lehergailu-teknikariek eztandarazi egin zuten.
Ferrovialek Leitzaraneko autobidearekin zerikusia ez zuela argitu nahi izan zuen, baina ETAk agiri batean adierazi zuen enpresa horrek ardura handia zuela proiektuan.
Prentsa




