Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 19
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibila
Atentatuaren data: 14/07/1986
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Ignacio de Juana Chaos, Antonio Troitiño Arranz, Idoia López Riaño, Inés del Río Prada, Esteban Esteban Nieto, Juan Manuel Soares Gamboa, Santiago Arrospide Sarasola "Santi Potros".
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizero, Guardia Zibileko konboi batek (autobus bat, minibus bat eta jeep bat) 18 eta 25 urteren arteko 70 bat agente garraintzen zituen Trafiko Eskolatik, Príncipe de Vergara kalean, Venta de la Rubiako motorrentzako gidatze-praktiketarako eremura, Madrileko kanpoaldean.

1986ko uztailaren 14ko goizean, ETAko terroristek Dominikar Errepublikako enparantzan lehergailuz betetako bonba-furgoneta bat aparkatu zuten. 35 kiloko lehergailua zen, gehi metraila. Konboia handik igaro zenean, terroristek lehergailua eztandarazi zuten. Izugarrizko eztanda eragin zuen eta, haren ondorioz, 12 agente hil ziren eta beste 78 pertsona, bai guardiak baita oinezkoak ere, larriki zaurituak suertatu ziren.

José Calvo Gutiérrez Bartzelonan jaio zen, baina Puertollano herrian (Ciudad Real) hilobiratu zuten bere aita, 1977az geroztik, han lan egiten bait zuen. Semea bezala, guardia zibila zen. “Medikuntza ikaslea zen, baina Gabonetan dena uztea erabaki zuen zerbait ziurragoa nahi zuelako. Ikasketak bere kabuz ordaindu nahi zituen eta gurasoei ekonomikoki lagundu nahi zien”, adierazi zuen biktimaren lagun batek Informe Semanal saioak egindako erreportaje batean.

Argazkiak