Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 59
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako teniente koronela
Atentatuaren data: 21/07/1978
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: ETAko komandoen burua 80ko hamarkadan, Juan Lorenzo Lasa Mitxelena
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1978ko uztailaren 21ko goizean, Juan Manuel Sánchez Ramos-Izquierdo jeneralaren etxearen ondoan, terroristek hamaika aldiz tiro egin zioten hari ete bere laguntzaileari, Juan Antonio Pérez Rodríguez. Auto ofizialean zihoazen. Poliziako agente batek hiltzaileen atzetik atera zen. Terroristak Juan Carlos Delgado de Codes, bere emaztea Guadalupe Núñez eta Juan Lorenzo Lasa Mitxelena ‘Txikierdi’ ziren. ‘Txikierdi’ ETAko taldeen burua izango zen 1980ko hamarkadan.

Pedro de las Heras autoaren gidaria zen eta Armadaren Kuartel Nagusian lan egiten zuen. Soldaduak bere arma ez zeukan eskura. ‘ABC’ egunkarian ondokoa adierazi zuen: ‘Ezin izan dut ezer egin nire jenerala hain bortizki hil ez zezaten’.

Atentatua Espainiako Parlamentuak Konstituzioa onartu zuen egun berean burutu zuen ETAk. Bai gobernuburuak, Adolfo Suárezek, baita Erregeak ere hilketa salatu zuten eta herritarrei erantzun baketsu bat eskatu zieten.

Argazkiak