Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 26
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 24/12/1986
Errudunak: Francisco Ramón Uribe Navarro
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

ETAko kide batzuk Pryca talde frantsesaren Oiartzungo hipermerkatura joan ziren, auto lapurtu batean, eta lehergailu bat jarri zuten bertan. 20:00ak baino minutu batzuk lehenago, dei anonimo batzuek ohar egin zieten merkataritza-zentroko arduradunei eta DYAri, hipermerkatuan bonba bat zegoela jakin zezaten.

Terroristek adierazitako orduan, 20:30ean, bonba ez zen lehertu, eta Oiartzunera hurbildutako guardia zibilek artefaktuaren bila segitu zuten bezeroen poltsa eta paketeen artean, kontsigna eremuan. Adierazitako ordutik hamar minutu igaroak zirela, José Antonio Peña Medina poltsa bat miatzen ari zen, bonba lehertu zitzaionean; hantxe bertan hil zen. Gainera, komertzial bat eta garbiketako langile bat ere zauritu ziren.

Prentsa