Deskribapena
Deskribapena
1994ko abuztuaren 9an, ETAk Jose Antonio Díaz Losada igeltseroa hil zuen Bilbon. Gaztea etxera bueltan zetorren, emaztearekin eta alabarekin batera, eta familia atari aurrean laga eta bera autoa aparkatzera zihoanean, ETAko bi terrorista atzetik hurbildu eta tiroa jo zioten garondoan. Jose Antonioren gorputza lurrean geratu zen, bizirik artean, eta etakide biek oinez egin zuten ihes, hirugarren terrorista bat zain zuten ibilgailuraino. Ertzaintzako kide batek, biktimaren etxetik hurbil bizi zen eta gertaeren parte bat ikusi zuen, terrorista biei jazarri zitzaien, ezer lortzeke ordea. DYAren anbulantzia iritsi zenean, gazteak artean bizi konstanteak mantentzen zituen. Basurtuko ospitalera zeramatenean hil zen.
ETAk droga trafikoarekin lotuta zegoelako salaketarekin justifikatu zuen hilketa. Estrategia hori nahiko ohikoa zen talde terroristaren kasuan, hilketetako batzuk justifikatzeko. Bakearen Aldeko Koordinakundea eta Donostiako Alderdi Popularreko une horretako bozeramaile Gregorio Ordóñez Jose Antonioren eta haren familiaren alde atera ziren, esanez talde terroristak “nahi zuenari kentzen ziola bizia” eta ez zegoela krimen horietarako inolako justifikaziorik.
Prentsa



