Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 30
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko kaboa
Atentatuaren data: 18/12/1988
Atentatuaren lekua: Eibar
Errudunak: Fermín Javier Urdiain Ciriza, Jesús María Ciganda Sarratea, Pedro José Echevarria Lete, Juan Carlos Balerdi Iturralde
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Eibar futbol taldeak bere zelaian jokatzen zuenean, hiru ibilgailuz osatutako Polizia Nazionalaren konboi batek ibilbide finkoa segitzen zuen komisariatik futbol estadioraino, segurtasun zerbitzua emateko.

 

Atentatuaren egunean, Juan Carlos Balerdi etakideak bonba-auto bat zartarazi zuen poliziaren konboia igaro zenean; lehergailuak 30 kilo amonal eta 15 kilo metraila zeuzkan. Inpaktuak bete-betean harrapatu zuen azken autoa, José Antonio Barrado Recio kaboa zihoana; polizia osasun zentro batera zeramatenean hil zen.

 

Beste hiru polizia, Miguel Ruiz Ruiz, Francisco de la Mata García eta Francisco Zaragoza Lluch, eta Eibarko Arrate auzoko parrokiako sakristau Jose Aldaolea, larri zauritu zituen leherketak, eta ebakuntzak egin behar izan zizkieten. Ángel Lozano de Priego polizia eta Juan Carlos González Muñoz, Cándido Mangas Martín eta Maria de los Angeles Martínez Muñoz zibilak ere zaurituak izan ziren.

Prentsa