Deskribapena
Deskribapena
Joaquina Patricia Llanillo eta José Luis Alonso Álvarez senarra bere autoan metrailatu zituzten gaueko bederatziak pasatxo zirela, Tolosa erdialdeko kale batean. Inauterietako danborrada egiteko unea zen, eta senar-emazteak apenas konturatu ziren terrorista batzuk (bi edo hiru José Luisen lekukotasunaren arabera) ibilgailuaren aurrealdearen eta eskuin aldearen, hots, kopilotuarenaren ondoan jarriak zirela. Patricia bete-betean jo zuten eta hantxe bertan hil zen; José Luis, berriz, larri zauritu zuten toraxean hartu zituen bi tiroekin, eta ebakuntza egin behar izan zioten.
Berehala hasi ziren zabaltzen ETAk hilketa horretarako izandako arrazoien inguruko zurrumurruak. Herrian aipatu zuten José Luis “torturatzen zuen” guardia zibiletakoa zela. Alabaina, José Luis detektibe pribatua zen eta pertsona bat zaintzen ari zen, ustezko laneko absentismo kasu bat zela eta. Dirudienez, terroristek segurtasun indarretako agente bat zela uste, eta hiltzea erabaki zuten. José Luisek geroago deklaratu zuen etakideek “zoro moduan” egiten zutela tiro. Handik gutxira, ETAk komunikatu bat eman zuen, Poliziarekin kolaboratzea leporatzen ziela senar-emazteei.
Prentsa



