Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 26
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 05/03/1978
Atentatuaren lekua: Gasteiz
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

ETAren Araba komandoko etakide batzuk Gasteizko Nafarroako Errege-erreginen kaleraino joan ziren; han egon ziren, Polizia Armatuaren jeep bat, kabo bat eta hiru agente zetozen bat, iritsi zain. Beste bi agente ere baziren barruan, egindako errondaren berri ematera joanak baitziren bertara.

Bi edo hiru terroristak zenbait tiro-segida jo zizkioten, fusil metrailadoreekin, jeepari; ibilgailuak berrogeita hamar tiro zeuzkan. Terroristek ihes egin eta auzoko biztanleak poliziei laguntzera hurbildu ziren. Kaboa izan zen, kopilotuaren lekuan zihoan, atentatutik zauririk gabe atera zen bakarra, eta berak eskatu zuen laguntza, telefono-kabina batetik. Gidaria, Miguel Raya Aguilar, autotik irten, baina zerraldo erori zen, hilik, aurreko gurpilaren ondoan; Joaquín Ramos Gómez agentea handik gutxira hil zen, eta José Vicente del Val del Río larri zauritu zuten eta 25 egun geroago hil zen. Beste bi poliziak, Armando Doval Gonzálezek eta Santiago del Canto de los Reyesek, zauritu bazituzten ere bizirik ateratzea lortu zuten.

Prentsa