Deskribapena
Deskribapena
Joaquín Becerra Calvente Amurrioko Tubos del Nervión enpresan lan egiten zuen langile bat zen; familiak herrian zeuzkan bi tabernetan ere lagundu ohi zuen. 1980ko uztailaren 2ko gauean, ETAko bi kidek zazpi tiro jo zizkioten negozioetako bateko atean. Une batean, arrebak Joaquíni esan zion kanpoan hiru pertsona zeudela, eta esaten ari zirela haren autoa jo zutela; hala, irten zenean, bi pertsona topatu zituen eta horiek zazpi tiro jo eta hantxe bertan hil zuten.
Egun batzuk geroago, ETAk komunikatu baten bitartez hilketa erreibindikatu zuen, Joaquíni poliziaren isil-mandataria izatea leporatzen ziola. UGTk, hura afiliatuta zegoen sindikatuak, esan zuen “ez dagoela inolako justifikaziorik justifikaezinerako”. Albisteak geldialdia eragin zuen Tubos del Nervión fabrikan, eta plantillaren parte handi batek kontzentrazioa egin zuen Amurrio erdian.
Prentsa



