Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 33
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Armatuko Agentea
Atentatuaren data: 01/10/1975
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

GRAPO taldeak (Grupo de Resistencia Antifascista Primero de Octubre) 1975ko urriaren 1an agertu zen lehen aldiz Espainiako gizartearen aurrean. Egun hartako goizean lau atentatu burutu zituzten terroristek Espainiako Poliziaren agenteen aurka. Erasotutako poliziok Madrilgo banku-bulegoetan zeuden.

Haietako bat Joaquín Alonso Bajo zen eta Banco Occidental delakoaren bulego batean zegoen. 9.30ak aldera, hiru pertsona sartu eta agentea tirokatu zuten. Gómez Ulla ospitale militarrera eraman zuten baina bertara ailegatu baino lehen hil zen.