Deskribapena
Deskribapena
Jesús María Pedrosa Urkiza etxera zihoan, batzoki (EAJren egoitza soziala) batean aperitibo bat hartu ondoren, Durango herriaren erdi-erdian terrorista bat atzetik hurbildu eta garondoan tiro egin zionean. 13:20 ziren eta kalea jendez beteta zegoen.
Biktima ELA sindikatuan afiliatuta zegoen, eta PPren zinegotzia ere bazen Durangon. ETAk bost urtean hildako alderdi horretako zortzigarren zinegotzia izan zen. Pedrosak mehatxuak jasoak zituen jada, eta herriko dianetako batean agertua zen haren izena. Hilabete batzuk lehenago, RNEri emandako elkarrizketa batean zinegotziak ziurtatu zuen ez zuela bere herrian bizkartzaina eramateko inolako asmorik.
Milaka pertsona joan ziren Durangora zinegotzi erailari azken omenaldia eskaintzeko, eta kontzentrazio jendetsua ere izan zen ekainaren 6an.
2000ko abuztuaren 7an lau etakide hil ziren Bilbon, atentatu bat egin behar zutenean autoan zeramatzaten lehergaiek eztanda egin zutenean. Etakide horiek zeramaten pistoletako bat Jesús María Pedrosa hiltzeko erabilia zen.
Prentsa



