Deskribapena
Deskribapena
Goizero, Guardia Zibileko konboi batek (autobus bat, minibus bat eta jeep bat) 18 eta 25 urteren arteko 70 bat agente garraintzen zituen Trafiko Eskolatik, Príncipe de Vergara kalean, Venta de la Rubiako motorrentzako gidatze-praktiketarako eremura, Madrileko kanpoaldean.
1986ko uztailaren 14ko goizean, ETAko terroristek Dominikar Errepublikako enparantzan lehergailuz betetako bonba-furgoneta bat aparkatu zuten. 35 kiloko lehergailua zen, gehi metraila. Konboia handik igaro zenean, terroristek lehergailua eztandarazi zuten. Izugarrizko eztanda eragin zuen eta, haren ondorioz, 12 agente hil ziren eta beste 78 pertsona, bai guardiak baita oinezkoak ere, larriki zaurituak suertatu ziren.
Jesús María Freixes Montes Lleidan jaio zen. Bere aita Udaletxeko zinegotzia zen. Lankideen artean ‘El Lleida’ deitzen zioten Kataluiniako hizkuntza eta kultura beti defendatzen zituelako. “Kontuan hartu behar dugu terrorismoak ez diola bakarrik Euskal Herriari eragiten. Ez dio bakarrik eragiten bonba jartzen duten lekuari. Guztion arazoa da, oso arazo larria. Honetaz ohartzen ez bagara, terrorismoa ez da inoiz desagertuko”, adierazi zuen Jesús Maríaren arrebak.
Argazkiak

