Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 46
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Aduana agentzia bateko ahalduna
Atentatuaren data: 28/08/1980
Atentatuaren lekua: Irun
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Abuztuaren 28ko goizean, Jesús María Etxebeste Foru kalera irten zen, han bizi baitzen Milagros emaztearekin, prentsa-kioskora joateko gurutzatu, eta egunkari bat eta tabako-pakete bat erosi zituen bertan. Ondoren, Berrotaran kalean barrena abiatu zen, egunkaria gainetik irakurtzen zuen bitartean. Weekend taberna parera iritsi zenean terrorista bat atera zitzaion; hark bi tiro jo zizkion, kanoiak ebakitako eskopeta batekin. Jesús María zerraldo erori zen kalean aparkatutako ibilgailu baten atzeko atearen gainera, eta gero lurrean etzanda geratu zen.

Erasotzaileak eta bestaldeko espaloitik babesa ematen zion konplize batek automobil batean egin zuten ihes, hirugarren bat zuten eta bertan zain. Autoa lapurtzeko, jabea destatu eta zuhaitz batera lotu zuten.

Prentsa