Deskribapena
Deskribapena
Goizero, Guardia Zibileko konboi batek (autobus bat, minibus bat eta jeep bat) 18 eta 25 urteren arteko 70 bat agente garraintzen zituen Trafiko Eskolatik, Príncipe de Vergara kalean, Venta de la Rubiako motorrentzako gidatze-praktiketarako eremura, Madrileko kanpoaldean.
1986ko uztailaren 14ko goizean, ETAko terroristek Dominikar Errepublikako enparantzan lehergailuz betetako bonba-furgoneta bat aparkatu zuten. 35 kiloko lehergailua zen, gehi metraila. Konboia handik igaro zenean, terroristek lehergailua eztandarazi zuten. Izugarrizko eztanda eragin zuen eta, haren ondorioz, 12 agente hil ziren eta beste 78 pertsona, bai guardiak baita oinezkoak ere, larriki zaurituak suertatu ziren.
Jesús Jiménez Jimenok 20 urte zituen eta Cascante del Río herrian (Teruel) jaio zen. “Igandean berarekin egon ginen Teruelen eta esan zidan: ‘Ama, bi aste barru elkar ikusiko dugu’”, adierazi zuen bere amak Informe Semanal sailak egin zuen erreportaje batean. “Bera poltsarekin urruntzen. Horixe da daukadan azken oroitzapena. Oso gogorra da”, esan zuen ere bai.
Argazkiak

