Deskribapena
Deskribapena
Ia-ia egunero bezala, Jesús Ignacio Belasko Zuatzolak bere lau alabetako bi, 16 urtekoa bata eta 12koa bestea, Ursulinen ikastetxera eraman zituen, alaben beste bi lagunekin batera.
Lau neskak eskolan laga ondoren, Diputaziorantz abiatu zen, han zuen eta bulegoa, eta Ramiro de Maeztu kalean gorri zegoen semaforo batean gelditu zen; une horretan taxi bat parean geratu, eta bi terrorista jaitsi ziren bertatik. Hitzik esan gabe, terroristetako batek zenbait tiro-segida jo zizkion Belasko komandantearen ibilgailuari, heriotza-zauriak eraginez hari. Tiroen egileaz gain, pistolaz lapurtua zuten taxian beste bi terrorista zihoazen.
Jesús Ignacio Belasko Ana María Vidal-Abarcarekin zegoen ezkonduta, eta lau alaba zeuzkaten. Familiak Euskal Herria utzi eta Madrilen bilatu zuen babesa; han alargunak Víctimas del Terrorismo elkartea sortu zuen 1981ean, Sonsoles Álvarez de Toledo eta Isabel O´Shearekin batera.
Atentatuak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian, Araban sustrai sakonak dituen Miñoien arduradunaren hilketa ekarri baitzuen. Edonola ere, hileta-elizkizunetan familiak argi utzi zuen militar izateagatik hil zutela.
Prentsa


