Deskribapena
Deskribapena
Bi norbanako sartu ziren Jesús García Garcíak Barakaldon zeukan tabernan, eta bizkarretik eta berbertatik egin zioten tiro, bi tiro joz buruan, bat bihotzean eta beste bat birikan. Ez zen hilketaren lekukorik izan, eta lokaleko langile biek apenas izan zuten modua datu gutxi batzuk emateko; egileak sekula ez dituzte epaitu.
Auzitegian amaituko zuten, bai, Interviú aldizkariko kazetari Francisco Xavier Vinader Sánchezek eta Francisco Ros Frutos polizia ohiak, zuhurtziagabekeria ausartegiko delitu baten egile gisa eta hilketaren ezinbesteko laguntzaile gisa hurrenez hurren. Hilabete lehenago aldizkarian agertutako zenbait artikuluren arduradunak ziren biak. Artikulu horietan, Jesus Garcíari leporatzen zioten Euskal Herriko talde ultraeskuindar bateko burua izatea, eta hura erraz identifikatzeko adina datu pertsonal ematen zituzten.
Jesúsen alarguna eta hiru seme-alabak handik gutxira joan ziren Euskal Herritik. Susana alabak, urte batzuk geroago, kontatu zuen bere institutuan baztertu egiten zutela: inor ez zitzaion atzera aldamenean eseri, inork ez zion berriro hitzik egin. Haren inguruan, hutsik lagatako mahaiek U bat osatzen zuten.
Prentsa



