Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Cuenca
Adina: 58
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Zinpeko zaindaria
Atentatuaren data: 02/05/1980
Atentatuaren lekua: Zaragoza
Arma: Pistola
Hiltzailea: FRAVA

Deskribapena

1980ko maiatzaren 2an, arratsaldean, Jesús Argudo Cano zinpeko zaindaria General Motors enpresaren bulegoetan zegoen, Zaragozan. 19.00ak aldera, norbait sartu zen eraikinera eta tiro egin zioten. Aulki batean utzi zuten eta ospitalera ailegatu aurretik hil zen. Bi erakundek bere gain hartu zuten atentatua: Frente Revolucionario Antifascista y Patriota (FRAP) –dagoeneko desagertuta zegoena- eta Frente Revolucionario Antifascista Vasco Aragonés (FRAVA) –aukerarik logikoena-.

Jesús Argudo Cano Guardia Zibileko agentea izan zen, hiru seme-alaba zituen eta dagoeneko 15 urteko esperientzia zeukan zinpeko zaindari bezala. Zaragozako 3. Epaitegiak ikerketa berehala itxi zuen atentuaren autoreei buruzko froga nahikorik ez zirelako aurkitu. 2018an, Auzitegi Nazionalak berriro ere ireki zuen ikerketa, baina 2019an artxibatuta geratu zen.

Prentsa