Deskribapena
Deskribapena
Jeaninne Pueyo, 53 urtekoa, Joseph Zuritaren lagun mina zen. Zuritaren gainean susmoa zegoen, Juan Jose Etxabe ETAko buruzagiaren aurkako atentatuan parte hartu ote zuen. Baionako epaile batek galdekatua zuen jada Pueyo Etxabe kasuaren inguruan, eta jakin zen Tarbe (Frantzia) hirian finkatu aurretik Marokon bizi izan zela lehenik, eta Torremolinosen geroago; gaueko klub bat zeukan bertan. Atentatuaren lekuan, Tarben, poliziak ile-xerlo batzuk aurkitu zituen. Horrek erakusten zuen biktima defendatzen saiatu zela, baina hala ere ez zuen eragotzi terroristek bi tiroz hil zezaten. ETA Militarrari laguntzeko Komando Berezi independentistek erreibindikatu zuten Jeaninneren hilketa, gertatu eta sei egunera, Egin egunkarira egindako dei baten bidez. Komunikatuak «vasco-español» komandokoa eta «frantziar-espainiar inteligentzia zerbitzuetako kide» izatea, eta «mafiarekin eta drogaren munduarekin» zerikusia izatea leporatu zion Zuritaren lagunari.
Prentsa


