Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Guayana
Adina: 52
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Frantziako Polizia Nazionaleko brigada-burua
Atentatuaren data: 16/03/2010
Arma: Pistola

Deskribapena

2010ko martxoaren 16an, arratsaldean, ETAko terroristek Dammarie-Lès-Lys herriko kontzesionario batean sei ibilgailu lapurtu zituzten. Herri hori Frantzian dago, Paristik 55 bat kilometrotara. Gertatutakoa ezagutu zenean, Frantziako Polizia Nazionalaren patruila batek inguruak arakatu zituen eta hainbat ibilgailu aurkitu zituzten baso baten errepidearen alboan. Jean-Serge Nérin agenteak zuzendutako taldeak terrorista bat atxilotu zuenean, komandoaren beste kideak agertu eta poliziak tirokatu zituzten. Balazo bat Nérinen besapera joan zen, balen aurkako txalekoak estaltzen ez duen eremu bat. Ospitalera eraman zuten baina handik gutxira hil zen. ETA erakunde terroristaren azken biktima izan zen.

Jean-Serge Nérinek lau seme-alaba zituen, 16 eta 32 urte bitartekoak. Dammarie-Lès-Lys herriko komisaldegian bizitza osoa zeraman eta 2012an erretiroa hartzea aurreikusita zuen. Polizia Nazionalaren domina jaso zuen haren taldea ondo zuzentzeagatik.

Prentsa