Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 25
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Informatika ikaslea eta programadora Errege Etxean
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Javier Guerrero Cabrerak 25 urte zituen eta Informatika ikasketak amaitzekotan zegoen. Errege Jauregian lan egiten zuen programatzaile bezala. Atentatuen ostean, Larrialdietarako zerbitzuek bere NANa soilik aurkitu zuten Téllez kaleko trenean. Giltzak eta erlojua ez zeuden han eta, horregatik, bere senideek uste izan zuten handik irten egin zela eta galduta egon zitekeela. ‘Gazte hau ikusi duzue’ mezuarekin kartel ugari banatu ziren hurrengo egunetan, baina martxoaren 17an DNA froga batek erakutsi zuen bere gorpua trenean bazegoela eta gainera guztiz txikituta.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa