Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Seme-alabak: 10Egoera zibila: Alarguna
Lanbidea: BBV eta Iberdueroko kontseilaria. Bilbao Editorial eta Informaciones egunkariko presidentea. Bilboko alkatea eta Aldundiko presidentea
Atentatuaren data: 22/06/1977
Atentatuaren lekua: Altzusta
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1977ko maiatzaren 20an lau terroristako talde batek bahitu zuen, etxera sartu baitzitzaizkion, Negurin (Getxo), erizain mozorrotuta. Mila milioiko erreskatea eskatu zuten, eta familiari ezinezkoa izan zitzaion zenbateko hori biltzea; hala, urte bereko ekainaren 22an hilik agertu zen Barazar gainean mendizaleentzako aterpea zen Rekarte baserritik hurbil.
Gorpuaren egoerak agerian utzi zuen eman zioten tratu basa. 22 kilo gutxiagoko pisua zuen, hesteak itsatsita, elikagairik hartu ez izanaren zantzuak eta belarra urdailean. Gorpua sakailatuta zegoen, arropa guztiak txiza eta kaka usaina zuela; horretatik ondoriozta daiteke denbora guztia etzanda edo zaku batean sartuta eman zuela, mugitzeko aukerarik gabe.
Prentsa



