Deskribapena
Deskribapena
1988ko azaroaren 22ko 23.55etan Jaime Bilbao Iglesias etxera zihoan kotxez. Romero Robledo kalean bizi zen, Argüelles auzoan, bere gurasoekin. Guardia Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren eraikinaren ondoan igaro zenean, San Francisco de Sales kaletik hain zuzen, 60 kilo amonal eta 40 kilo metraila zituen furgoneta batek eztanda egin zuen. ETAk kasernaren kanpoko hormaren ondoan ipini zuen bonba-autoa. Atentatuan Jaime Bilbao Iglesias berehala hil zen, baita Luis Delgado Villalonga bi urteko umea ere. Txikia bere gurasoekin zihoan beste auto batean eta ospitalean zendu zen zauri larrien ondorioz. Guztira, 46 guardia zibil eta 42 oinezko zauritu zuen bonbak. Jaime Bilbao RTVEko metraje luzeko filmen sailaren burua zen. La Almudenan hilobiratu zuten.
Argazkiak
