Deskribapena
Deskribapena
1989ko abenduak 28an, goizean, Guardia Zibileko agenteak ziren Isaac Rodrigo Ranilla eta José María Sánchez Melero Gijóngo (Asturias) Ogasun ordezkaritzan zeuden zaintza lanak egiten. 11.50ak aldera, GRAPO erakundeko bi ezezagun agertu eta polizien kabinara hurbildu ziren. Hitzik esan gabe, terroristek pistola bana atera eta agenteen aurka tiro egin zuten. Lurrean zegoela, Rodrigo beste behin tirokatu zuten. Erakundearen beste kide batek gidatutako auto batean ihes egin zuten. Bi agenteak hil ziren. Hilketaren ondorioz, Fernando Silva Sandek, María Jesús Romero Vegak eta Guillermo Vázquez Bautistak kartxela-zigorra jaso zuten.
Isaac Rodrigo Ranillak 36 urte zituen eta Almendra del Panen (Zamora) jaio zen. Hileta-elizkizuna Asturiasen egin zuten, baina jaioterrian hilobiratu zuten.
Prentsa



