Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Asturias
Adina: 32
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 20/08/2000
Atentatuaren lekua: Sallent de Gállego
Arma: Arma blanca
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2000ko abuztuak 20an, goizean, Sallent de Gállegoko (Huesca) Guardia Zibileko kasernan lan egiten zuten Irene Fernández Perera eta José Ángel de Jesús Encina agenteek ondoko herriko jaietan zerbait gertatu zela esaten zuen dei bat jaso zuten. 6.00ak ziren eta agenteak, korrika, auto batera igo ziren.

Irene Fernándezek motorra abiarazi zuenean, Nissan Patrolaren azpian atxikita zegoen 10 kiloko lehergailu batek eztanda egin zuen. Hedatze-uhinak bete-bete eragin zion eta berehala hil zen. Oraindik autora igo gabe zegoen De Jesús agentea ere hil zuen. ETAk bere gain hartu zuen atentatua. José Ignacio Guridi Lasa, Aitor Aguirrebarrena Beldarrain eta Asier Arzalluz Goñi terroristak hilketaren arduradunak izateagatik zigortu zituzten, baita Javier García Gaztelu ‘Txapote’ ere, atentatuaren eragilea izan zelako.

Irene Fernández Perera laborategi-teknikaria zen. Bost urte lehenago sartu zen Guardia Zibilera eta hiru urte zeraman Sallent de Gállegon. Oso ezaguna zen herri hartan kasernako historian han lan egin zuen lehenengo emakumezkoa izan zelako. Hilketaren eguna bere oporrak amaitu eta lehenengoa izan zen.

Prentsa