Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 39
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Alarguna
Lanbidea: Madrilgo Alargunen Elkarteko kontularia
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Inmaculada Castilloren bizita goitik behera aldatu zen 1994an senarra trafiko istripu batean hil zitzaionean. Euren seme-alabek, Cristinak eta Pablok, bakarrik 9 eta 5 urte zituzten orduan. Gainera, lan egiten zuen enpresak porrot egin zuen eta langabezian geratu zen. Ondoren, Madrilgo Alargunen Elkartean lan egiten hasi zen kontulari bezala. Normalean, beranduago joaten zen lanera, baina martxoaren 11ko goiz hartan lanaldia aurreratu zuen bilera garrantzitsu bat zeukalako.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa