Deskribapena
Deskribapena
Ignacio Uria Mendizabal lagunekin egunero tutean jokatzen zuen kafetegira zihoan. Ibilgailua Azpeitiko Kiruri jatetxearen ondoan aparkatu orduko, bi terroristak balaz josi zuten. Atentatugileek hiru tiro egin zituzten Uriaren kontra, eta hark bi inpaktu izan zituen. Tiroetako batek behintzat buruan jo, eta hantxe bertan hil zuen.
Seme-alabekin eta ilobekin batera, Ignacio Uriak 400 langile ingururi lana ematen zien eraikuntza-enpresa bat zeraman. Batzuek “izan daitekeen nagusirik onentzat” gogoratzen zuten. Enpresa-batzordeak ez zuen lortu hilketaren gaitzespena ahobatezkoa izatea, LABeko kideek ez zuten eta harekin bat egin.
Ignacio Uriaren hilketa ETAk abiadura handiko euskal trenbide sarearen eraikuntzan parte hartzen ari ziren enpresen kontra adierazitako mehatxuen gauzatzea izan zen.
Prentsa



